Gure produktuek herrialde bakoitzean indarrean dagoen araudiaren araberako bermealdia dute, erabiltzaileak erosketa egin duen datatik zenbatzen hasita. Bermeak ekoizpen eta material akastun guztiak estaltzen ditu.
Bermea gure zerbitzuek akastun gisa antzemandako piezen doako ordezkapenera mugatuta dago. Beraz, ez zaie bermea aplikatuko modu desegokian erabilitako materialei, modu okerrean desmuntatutako edo aldatutako gailuei, ezta mantentze-lanak exijitzen dituzten erabilera eta higadura normaleko piezei ere. Halaber, bermea ez da aplikatuko axolagabekeriaz, zuhurtziagabekeriaz eta materiala zentzugabekeriaz erabili den kasuetan.
Erabiltzaileak berak ordainduko ditu bermealdian dauden piezen bidalketa- eta garraio-gastuak, baita gure lantegitik kanpo egindako lanak ere.
Bermea egikaritzeko, erabiltzaileak erreklamatu nahi duen pieza erosketa-fakturarekin edo -tiketarekin batera bidali beharko digu, garraio-gastuak berak ordainduta.