Free cookie consent management tool by TermsFeed
Lege Oharra

Lege Oharra eta cookien politika

ERAKUNDEAK EMANDAKO ZERBITZUEN AZALPENA

GOIZPER S. Coop. 1959. urtean sortu zen eta urte hauetan izan duen hazkundearen ondorioz, taldea 3 negozio dibertsifikatutan egituratu da. Negozioon jarduera 35.000 m2-tik gorako instalazioetan gauzatzen da; gainera, Goizperrek 17 ordezkaritza propio dauzka 5 kontinenteetan, nazioarteko presentzia bermatzeko.

GOIZPER IHINZTADURA

Ihinztagailuen diseinu, fabrikazio eta komertzializazioan adituak gara, besteak beste, nekazaritza, lorezaintza, industria, eraikuntza, garbiketa, pest control eta bektoreen kontroleko tratamenduetarako. Gure markarik ospetsuenak Matabi, IK eta Osatu dira, zeinak merkatu bakoitzaren behar espezifikoei erantzuten dieten.

GOIZPER INDUSTRIALA

Potentzia transmisioaren arloan (balaztak-enbragea, biraketa unitateak, espekak…), lider teknologiko globaletako bat da Goizper, hainbat sektore jorratuz: metalforminga, automozioa, aeronautika, packaginga, eraikuntza, itsasontziak, makina-erreminta,…

GOIZPER BIOTECHNOLOGY

Goizper aditua da bai produktu bioziden bai formulazio aurreratuen ikerketan, garapenean, formulazioan eta komertzializazioan. Produktu horiek soluzio eraginkor eta iraunkorrak ematen dizkiete landatutako sailetako izurri, ingurumen osasun eta elikadura arazoei, beti ere ingurumena errespetatuz.

Titularra: GOIZPER S. COOP

Helbidea: C/ Antigua, 4 - 20577 Antzuola (Gipuzkoa)

E-posta helbidea: goizper@goizper.com

Kontaktu telefonoa: 0034 943 786 000

Erakundearen izena Merkataritza Erregistroan inskribatzearen datuak: 221. orria, 86.1.135 zenbakiarekin

Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: F20025441

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

  1. [Titularra adierazi] www.osatusprayer.com web guneak dituen eduki guztien jabea da (datu baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu fitxategiak barne). Edukien hornitzailea ere izan daiteke horien jabea, lizentzia edo lagapenaren bitartez erabiltzailearen esku jarriz. Jabetza intelektualaren nazioarteko nahiz estatuko arauek babesten dute, bereziki Jabetza Intelektualaren Legearen Testu bateginaren kasuan (apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretua). Erabiltzaileek www.osatusprayer.com web gunearen edukiak aipatutako Legea, Morala, Ohitura Egokiak eta Ordena Publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak ez du GOIZPERren edo hirugarrenen jabetza intelektuala edo industrialaren eskubideen kontrako jokabiderik erabiliko, horrekin beste inoren intimitate pertsonala edo familiarra edo bere irudia hausten edo urratzen badu, edo jokabide hori moraltasunaren kontrakoa baldin bada. Erabiltzaileak edonola ere kalterik gabe utziko du GOIZPER bere erabileraren ondorioz egindako edozein erreklamazioren aurrean, auzibidearen bitartez edo epaiketaz kanpo.
  2. www.osatusprayer.com web gunearen markak, errotuluak, zeinu bereizleak edo logoen jabetza GOIZPERrena da eta behar den eran erregistratuta egongo dira. Web gunea egokiro erabiltzeko behar denaz kanpo, ezin da erabiltzailearen alde lagatakotzat hartu ustiapenaren bidezko eskubide bat ere.
  3. Testu, datu eta marrazki teknikoen jabetza GOIZPERrena edo informazioa hornitu duten erakundeena da. Elementu horiek ezin ditu beste inork aldatu, kopiatu, eraldatu, bestelakotu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, eduki horren titularraren berariazko baimena eduki ezean. Testu, datu eta diseinu grafikoen erabilerak ez du esan nahi, inolaz ere, titulartasuna laga denik, edo ustiatu, erreproduzitu, hedatu, eraldatu, banatu edo helarazteko eskubidea bere alde utzi denik, www.osatusprayer.com web gunearen erabilera zilegiaz kanpo betiere.

ADIERAZPENAK

  1. GOIZPERk adierazten du web gune horrek teknologia egokia duela sarbidea erraztu eta horren erabilera egiteko. Hala ere, GOIZPERk ez du bere gain hartzen zure sistema informatikoetan sortu daitekeen edozein arazo, horiek edozein bitartekoren bidez edo beste inork sartutako birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egotearen ondorioz gertatu badira.
  2. www.osatusprayer.com web guneak ezin du eduki zehaztasun ezik, aipamen falta esanguratsurik, zehazgabetasunik edo errakuntzarik. GOIZPERk ez du bermatzen, inolaz ere, bere web gunean dauden datuen zinezkotasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna. Halaber, www.osatusprayer.com web gunera sartzen den erabiltzaileak GOIZPER edozein erantzukizunetik kanpo uzten du fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo web gune honek sorrarazi ditzakeen itxaropen faltsuak direla medio.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Erabiltzailea jakinaren gainean dago web gune honetako zerbitzuak erabiltzean erabiltzailearen IP helbidea gordeta geratzen dela segurtasun arrazoiak direla-eta. Informazio hau web gunearen administratzaileek baino ezingo dute eskuratu, eta GOIZPER S.COOP.ek agintzen du ez diela informazio hori hirugarrenei jakinaraziko.

Web orri honetan, halaber, datu pertsonalak jasotzeko hainbat galdetegi daudenez, horien bitartez jasotako datu pertsonalak GOIZPER S. COOP. en ardurapean dauden fitxategi automatizatuen sartuko dira. Fitxategiak, berriz, Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta daude, eta beraien helburua eta haiei lotuta aurreikusita dauden lagapenak eta gainerako inguruabarrak datu pertsonalak jasotzen diren unean ematen dira ezagutzera.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta EBren 2916/679 Erregelamenduak (aurrerantzean, RGDP) xedatzen dutenaren arabera, jakinarazten dizugu posta elektronikoz edo harremanetarako ondoko inprimakiaren bidez ematen diren datu pertsonalak titulartasun pribatuko fitxategi batean gordeko direla, egindako kontsultei erantzuteko. Goizper S. Coop. da fitxategi horren arduraduna. Zuk eskubidea duzu gure bezeroen fitxategian bildutako zure datuak ikusteko, zuzentzeko eta baliogabetzeko, baita datu horiek tratatzeko baimena ukatzeko ere.

Era berean, interesduna datuak eskuratu, zuzendu, indargabetzeko eta aurkatzeko dituen eskubideez baliatu daiteke, hona idatzi bat bidaliz: GOIZPER S. COOP; Fitxategiaren arduraduna, zeinak helbide hau duen: Antigua, 4 - 20577 Antzuola (Gipuzkoa).

ERANTZUKIZUNA MUGATZEA

  1. GOIZPERk ez du inolako bermerik eskaintzen www.osatusprayer.com web gunearen funtzionamendua edo bere edukiaren informazioa direla eta. Era berean, GOIZPER ez da www.osatusprayer.com web gunea erabiltzearen ondorioz sortu litekeen edonolako kalte-galeraren erantzulea izango.
  2. GOIZPERk inongo erantzukizunik ez du hartzen www.osatusprayer.com web gunearen bitartez beste erakundeek eskainitako datuen edo informazioen zilegitasuna, edukia eta kalitatea direla eta.

HIPERESTEKAK

1. AUKERA

  1. www.osatusprayer.com web gunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako web guneetako titularrek, bestetik, honako konpromisoa hartu behar dute: GOIZPERren logotipoa agertzen ez den beste web gune batekin loturarik ez sortzea. Halaber, ezin dute faltsua, zehazgabea, edo okerra den adierazpenik egin, horrekin huts eragiten badute, edo oro har, legearen aurkakoa bada.
  2. Era berean, www.osatusprayer.com web gunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako web guneetako titularrek, honako edukia duten web guneetarako loturarik ez sortzeko konpromisoa hartu behar dute: izaera arrazista, xenofoboa, pornografikoa, edo terrorismoa apologia eta, oro har, GOIZPERren izen ona edo irudia edonola kaltetu dezaketenak.
  3. www.osatusprayer.com web gunearekin lotura bat sortzeak ez du esan nahi halabeharrez [titularra adierazi] erakundeak merkataritzako harremanik duenik edo elkartuta dagoenik lotura egin duen web gunearen titularrarekin.
  4. Hiperestekak atariaren orrialde nagusirako edo hasiera orrialderako sarbidea erraztu baino ez du egingo. Ez da web gunearen gaineko frame delakorik edo markorik sortuko. Ez da adierazpen faltsurik edo okerrik egingo GOIZPERri buruz. Ez da adierazi edo ulertarazi behar GOIZPERk lotura hori baimendu duela edo lotura ezarritako web gunearekin eskaini edo eskura jarritako zerbitzuak edonola ikuskatu edo bereganatu dituela.
  5. Hiperesteka egoteak ez dakar inolaz ere GOIZPER eta ezarri duen enpresaren arteko harremanik, ezta bere edukien edo zerbitzuen onarpen edo onespenik ere.
  6. www.osatusprayer.com web gunean hiperestekak egotearen helburua informazioa ematea da. Horregatik, GOIZPERk ez du bere gain hartzen ezta berariaz edo inplizitoki inongo bermerik ematen ere aipatutako web gunean eskaintzen diren argibideen edota produktuen nahiz zerbitzuen inguruan: merkaturatzeko aukerak, egokitasuna, kalitatea, ezaugarriak, jatorria, merkaturaketa eta beste.

2. AUKERA

www.osatusprayer.com atarirako loturarik ezin da ezarri beste web gune batetik GOIZPERk aurretiaz emandako berariazko baimenik gabe.

INFORMAZIO OROKORRA SARE SOZIALAK

Orrialde hau Youtube eta Linkedinen dago eta GOIZPER S. Koopek garatu du, aurrerantzean GOIZPER, eta bera da orrialde horren titularra. GOIZPER da webgune honen edukiaren diseinuaren eta edukiaren jabea eta GOIZPERREN identifikatzeko eta harremanetarako datuak hauek dira, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko Legean ezarritakoak betetzeko:

IDENTIFIKAZIO-DATUAK:

Enpresaren izena: GOIZPER S. COOP

Titularraren harremanetarako helbidea: Barrio Antigua, 4, 20577 Antzuola, Gipuzkoa. España

IFZ: ESF20025441

Telefonoa: +34 943 786 000

E-Maila: info@goizper.com

Enpresaren edo erabiltzailearen webgune hau Youtube eta Linkedin sare sozialean dago, doakoa da, hornitzaileak erabiltzaileari sarera konektatzeko ematen dion aukeraren kostuaz harago, jakina, eta erabiltzaileak berariaz adierazten du "legezko oharra" irakurri duela, ulertu duela eta ondorioz, onartzen duela. Beraz, baldintza hauek onartezinak direla uste izanez gero, arren eskatzen dizugu orrialde honetan edo enpresa erabiltzaile honetan ez sartzeko, ez erabiltzeko eta ez egiteko bere jarraitzaile edo adiskide.

Era berean, adierazten dizugu "legezko ohar" honek orrialde honen edo enpresa erabiltzaile honen erabiltzeko baldintzak arautzen dituela eta ondorioz, internauta bertako erabiltzaile bihurtzen dela. Horrek esan nahi du baldintza hauek onartzen dituela, konektatuta dagoen aldira mugatzen den arren onarpen hori.

Beraz, erabiltzeko baldintza hauek betetzen ez dituztenak orrialde honetara edo enpresa erabiltzaile honetara sartzeko baimena ukatzeko eskubidea gordetzen da.

LEGEZKO OHARRAREN ALDAKETAK

Litekeena da baldintza hauek aurrez adierazi gabe aldatzea, GOIZPERREK beretzat gordetzen du aldatzeko baimena, baita egon daitezkeen edozein motako berrikuntzetara egokitzekoa ere, eraldaketa edo aldaketa hori gomendatuz gero.

Eraldaketa edo aldaketa horiek behar bezala jakinarazi direla ulertuko da eta erabateko ondorioak izango dituzte orrialde honetan argitaratzen diren unetik. Beraz, aldaketen ondoren konektatuz gero orrialde honetara ulertuko da Erabiltzaileak Legezko Oharra erabat irakurri eta onartzen duela eta indarrean dagoela uneoro GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialdean.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

GOIZPERREN orri honetan Youtube eta Linkedinen jarritako edukiak Espainiako eta naziarteko jabetza intelektual eta industrialari buruzko legeetan aurreikusitako babesa du eta edukia esatean diseinuak, markak, izenak, irudiak, logoak, grafikoak, ikonoak, aplikazioak, testuak, softwareak... esan nahi da. Hauek denak GOIZPER, Youtube eta Linkedinen jabetzakoak dira edo dagokionean legezko titularraren baimena du ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki jakinarazteko eta eraldatzeko ere bai.

Erabiltzaileek ezin dute uste izan GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honetako edukiak ustiatzeko eskubideak laga zaizkienik, erabilera egokirako beharrezkoez harago. Beraz, GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko eduki hau aldatzea, eraldatzea, erreproduzitzea edo kopiatzea galarazita dago, edozein xederekin edo eskubideen titularrak baimendutako moduaz harago.

GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honen eta bertako edukiaren erabilera pribatua baino ezin da egin eta erabiltzaileek ezin dute edukien erabilera komertzialik egin, ezin dituzte banatu eta erreproduzitu publikoki edo jabetza intelektualaren eskubideen titularrak baimendu gabeko ezer egin. GOIZPERREN eskubideetan eragina izan dezake, Espainian indarrean dagoen eta nazioarteko tratatuetan onartu den araudien arabera, edukia edo diseinua baimenik gabe erabiltzeak edo erreproduzitzeak, GOIZPERREK berariaz baimendutakoarekiko alde handia badu erabilera edo erreprodukzio horrek.

Orrialde honetan testuak, albisteak, iruzkinak... daude erabiltzailearen esku, informatzea beste baliorik ez dute, beraz, ez da bermatzen edukiak egiazkoak edo zehatzak direnik, ez da horiek eragin ditzaketen zuzeneko edo zeharkako kalteen arduraduna eta jabetza intelektualeko dagozkien eskubideak errespetatuz erabiltzaileek erabili ditzakete xede pribatuekin. Era berean, egile batek bere artikulua kendu egin behar dela uste izanez gero, guri jakinaraz diezaguke asmo hori.

Amaitzeko, arren eskatzen dugu iturria aipatzeko informazioa GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialdetik lortu bada eta doan hedatu nahi bada.

WEBGUNERAKO SARBIDEA ETA HARREMANA

Erabiltzailea doan sartu daiteke GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honetara, baina hitza ematen du orrialdea eta zerbitzuak zuzen, zilegitasunez eta legez erabiliko dituela; legearen, moralaren eta ohitura onen eta Interneten gehien onartutako erabileren arabera.

GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honen menuan email bidez harremanetan jartzeko helbide bat dago erabiltzaileen esku, info@GOIZPER.com, eta hor egin daitezke galdera eta eskaera partikularrak, GOIZPERREN zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskatu, GOIZPERREKIN harremanetan jarri eta dagozkion datu pertsonalak eman, ondorioz, GOIZPERRI berariaz baimena ematen zaio datu horiek erabil ditzan bere produktuei edo zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko, non eta ez duen berariaz adierazten jakinarazpen horiek ez dituela jaso nahi.

Emandako datu pertsonal horiek www.GOIZPER.com webguneko "Pribatutasun politika" atalean adierazi bezala tratatuko dira, datu pertsonalak babesteko legedia errespetatuz.

Era berean, ez da gomendatzen bereziki babestutako datuak bidaltzea, komunikazio honek ez baitu bide segurua erabiltzen eta datuak ez dira zifratuta mugitzen. Erabiltzaileek bermatzen dute GOIZPERRERA igorritako datuak egiazkoak eta zuzenak direla eta eguneratuta daudela eta erabiltzaileak dira horren guztiaren erantzule bakarrak.

GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko webgune honen edukiren bat osorik edo zati batean ez dela legezkoa hautemanez gero, jakinarazi egin behar da eta ondorizz, blokeatzeko edo legez kanpoko edukia kentzeko eskatu, info@GOIZPER.com helbidera mezu bat bidaliz.

ERANTZUKIZUNETIK SALBUETSI

Erantzukizun eta berme orotatik salbuetsita dago:

  • GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialdean sartzeagatik.
  • Horko informazioan sartu eta erabilera txarra egiteagatik.
  • Webgune honetako balizko akatsengatik.
  • Estekatutako edukiengatik.
  • Estekatutako edukien funtzionamendu txarragatik.
  • Estekatutako edukiek adierazitako produktuen edo zerbitzuen eskaintzatik, esteka honek ez baitu kontratatzeko iradokitzen inondik eta inora.
  • GOIZPERREN webgune honetara sarbidea eteteak erabiltzaileari eragin dakiokeen kalte orotatik; ezin du honen funtzionamendu egokia bermatu, ez baitago hori bere esku, nahiz eta ahal den guztia egin duen GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko webgune honen bidez erabiltzaileei zerbitzu jarraitua eskaintzeko.

Esteka

Erabiltzaileek estekak edo hiperestekak ezar ditzakete GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honetara, baina ezingo dute orrialdeari edo bertako edukiei buruzko adierazpen faltsurik, ez zehatzik edo okerrik egin. GOIZPERREK uko egiten die erabiltzailea estekatutako orrialdeetara sartzearen ondoriozko erantzukizun guztiei, hiperesteka egoteak ez baitu esan nahi GOIZPERREN eta estekatutako webgunearen titularraren artean inolako harremanik dagoenik, ezin baita kontrolatu GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honetan sartu daitekeenik edukietara eta esteketara eta ezin da bermatu beti zuzenak, zehatzak eta gainbegiratutakoak izango direnik.

GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialdeak ez dira estekatuko informazio edo eduki ez zilegiak, immoralak edo ohitura onen, ordena publikoaren edo Interneten onartutako erabileren auka doan ezer duten webguneetara edo hirugarren eskubideen aurka doazenetara.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Pribatutasun politika hau soilik erabili daiteke GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honetan eta hor sartzen dira bertako orrialde eta azpiorrialde guztiak eta GOIZPERREK zuzenean sartu ez dituen orrialde, iruzkin edota iragarkien erantzukizunik ez du.

Datu pertsonalak babesteko arloan indarrean dagoen araudiak markatutako jarraibide orokorrak betetzen ditu politika honek, hau da, Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, (DBLO), EBren 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak babesteko Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua. GOIZPERREK tratatuko dituen datu pertsonal erabiltzaileek askatasunez eta borondatez emandakoak izango dira Youtube eta Linkedineko profilaren pribatutasun konfigurazioaren bidez eta GOIZPERREK sortutako fitxategi batean sartuko dira, bere erantzukizunpean, GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honen bidez GOIZPERREK ematen dituen zerbitzuak eskaini ahal izateko. Ondorioz, erabiltzailea orrialde honen jarraitzaile edo adiskide egin bada borondatez, berariaz ematen dio GOIZPERRI datu horiek tratatzeko baimena, baita bere izena eta profileko argazkia GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko jarraitzaileen edo adiskideen zerrendan agertzekoa ere.

DBLOn, DPEDn eta DBLOEn ezarritakoaren arabera, GOIZPERREK ezarri eta mantentzen ditu neurri tekniko, antolakuntzazko eta segurtasuneko guztiak informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta kalitatea mantentzeko. Hirugarren pertsonek edo erakundeek automatizatutako edo gabeko GOIZPERREN titularpeko fitxategietara sarbidea badute eta fitxategi horietan datu pertsonalak badaude, GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honen "hosting" zerbitzu eta mantentzen zerbitzu hauek eskaintzeko, sarbide hori DBLOko 12. artikuluan xedatuaren arabera egingo da, hirugarrenak datuetara sartzeari buruz.

Segurtasun neurriak areagotzeko, GOIZPERREK ez du gomendatzen bereziki babestutako datuak bidaltzea, komunikazio honek ez baitu bide segurua erabiltzen eta datuak ez dira zifratuta mugitzen.

Erabiltzaileak borondatez GOIZPERRI emandako datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira, jasotako xedeetarako baino ez dira erabiliko, hau da, erabiltzaileari berariaz jakinarazitakoetarako, eta xede hauek zilegiak, legezkoak eta GOIZPERREN berezko jarduerarekin zerikusia dutenak izango dira. Hori horrela, GOIZPERREK tratatuko dituen datu bakarrak erabiltzaileak bere konfigurazioaren pribatutasun bidez Youtube eta Linkedineko bere profilean ikusteko baimena emandakoak izango dira.

Datu pertsonalen tratamendua eta bitarteko elektronikoz igorritako merkataritzako jakinarazpenak DBLO eta 34/2002 Legearen araberakoak izango dira. Hori dela eta, GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honen jarraitzaile edo adiskide eginez gero, jarraitzaile edo adiskide horrek GOIZPERRI berariazko baimena ematen dio merkataritza arloko jakinarazpenak igortzeko bere produktuei edo zerbitzuei buruz bitarteko elektronikoak erabiliz, jakinarazpen horiek jasotzeari uko egiten ez badie berariaz.

GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honetako jarraitzaileen edo adiskideen Youtube eta Linkedineko profileko irudia, datu pertsonalak eta erabiltzaile izena bertako bisitariei lagako zaizkie, eta erabiltzaileak lagapen hori onartu egiten du jarraitzaile edo adiskide bihurtzean.

Bisitariek eskuratu ditzaketen gainerako datu pertsonalen erantzukizuna erabiltzailearena da eta bere Youtube eta Linkedineko profil pertsonalean jarri duen pribatutasunaren konfigurazioarena, beraz, GOIZPERREK erabiltzaile guztiei gomendatzen die profilean erakusten dituzten datu pertsonalekin kontuz ibiltzeko (irudiak eta bideoak barne) eta pribatutasunaren konfigurazioari dagokion atalean alda ditzaketela gogorarazten die.

ERASANDAKOEN ESKUBIDEAK

Datu pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, GOIZPERREN orrialde honen jarraitzaileak edo adiskideak hitza ematen du bere datu pertsonalak eguneratuta mantenduko dituela, dena dela, legez ezarritako termino eta baldintzetan sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu GOIZPER, Antigua auzoa 4, 20577 Antzuola, Gipuzkoa helbidera idatziz edo mezu elektroniko bat bidaliz info@goizper.com helbidera.

LEGEZKO ARAUDIA ETA EZARRI DAITEKEEN JURISDIKZIOA

GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honetako "Legezko oharra" eta gainerako edukia hauek errespetatuz egin dira: Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa; Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua; 2016/679 Europako Erregelamendua eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea. Edozein unetan eraldatu ahal izango dira indarrean dagoen legedian egon daitezkeen aldaketetara egokitzeko. "Legezko oharraren aldaketak" atalean enuntziatua ezarriko da ondorioz.

GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honen erabilera, erabiltzaileak sartzea eta bertan nabigatzea barne, librea eta doakoa da eta GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honetako "Legezko oharra" eta gaian ezarri daitekeen Espainiako Legedia betetzen direla esan nahi du.

GOIZPERREN Youtube eta Linkedineko orrialde honetako partikularren edo baldintzen ondoriozko auzi orotarako, Espainiako legedia ezarriko da; erabiltzailearen helbidea Espainian badago, bere helbideko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute gatazkak ebazteko eskumena, aldiz, helbidea Espainiatik kanpo badago, Donostiako Epaitegi eta Auzitegiek izango dute eskumen hori eta berariaz uko egiten diete egokitzen zaien beste edozein foru edo jurisdikziori.

COOKIEN POLITIKA

1. AUKERA

www.osatusprayer.com guneak ez du cookierik edo beste bitarteko teknikorik erabiltzen erabiltzaileak identifikatu ahal izateko eta haien nabigazioari buruzko datu teknikoen berri izateko.

1. AUKERA

www.osatusprayer.com guneak cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile bat atariko gune eta orrietan nabigatzen ari denean. Atariko gune eta web orrietan erabiltzen diren cookieak ordenagailu jakin baten nabigatzaileari baino ez zaizkio lotzen (erabiltzaile anonimoa) eta ez ditu bere kabuz ematen erabiltzailearen izena eta abizenak. Cookiei esker, webguneak ezagutu egin ditzake erregistratutako erabiltzaileen nabigatzaileak hauek behin erregistratu ondoren, sartzen den bakoitzean erregistratu beharrik gabe soilik beraientzako diren arlo eta zerbitzuetan sartzeko.

Erabilitako cookieek ezin dituzte irakurri beste hornitzaileek sortutako cookie artxiboak. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu dezake pantailan ohar bat agertzeko cookieak jasotakoan eta disko gogorrean cookieak instalatzea galarazteko. Arren, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak, informazio hau zabaltzeko.